Marc Chagall

Marc Zaharovitx Chagall (, , ; Liozna, Vitsebsketik gertu, 1887ko uztailaren 6a - Saint-Paul-de-Vence, Itsas Alpeak, 1985eko martxoaren 28a) frantziar-errusiar margolaria izan zen, jatorriz judua. 1910etik 1913ra Parisen bizi izan zen, eta bertan ezagutu zituen garai hartako abangoardiako ertilari ospetsuenak. Hasierako oihalek kubismoaren eragin nabarmena badute ere, Chagallek unibertso guztiz berezia egituratu zuen bere margolanetan, fantasia eta haurtzaroko oroitzapenak biltzen zituzten irudiekin (''Moi et le Village'', 1911; ''La violiniste'', 1912-1913; ''À la Russie, aux ânes et aux autres'', ''Autoportraits aux sept doigts'', ''Paris par la fenêtre''). 1914. urtean joera espresionista nabariak ageri dituzten judu eta errabinoen irudiak margotu zituen (''Juifs'', ''Rabbins''). 1917. urtean Vitebskeko erti-komisario izendatu zuten. 1922. urtera arte Sobietar Batasunean egon zen; garai hartan horma-irudi eta apainketa-lan ugari egin zuen. Berlinen irarketa-ikasketak egin eta gero, Frantziara jo zuen, berriz ere, eta liburuetako apaingarriak egin zituen. 1931tik aurrera, margo biziak nagusitu ziren haren oihaletan, irudien inguruak ia desagertzeraino. Loreak, ikuspegiak, txoriak eta maitasun-eszenak irudikatu zituen, bereziki. Bigarren Mundu Gerra hurbiltzen ari zela, ordea, bihotz-esturak hartu zituen bere koadroak (''La Chute de l´Ange; Cruxifixion''). Gerratean, Estatu Batuetara joan zen, baina bukatzean Frantziara itzuli zen berriz. Bibliako gaiak eta eskultura, zeramika eta, batez ere, berina landu zituen (Metzeko katedralean, adibidez, edo Jerusalemgo sendagileen zentroko sinagogan). André Malraux idazleak hala eskatuta, Parisko Operako sabaiko freskoak margotu zituen. Fantasiaz, margoz eta sinbolismoz beterik, Chagallen margolan espresionistak surrealismoa iragarri zuen. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 20 emaitzak -- 78 bilaketa honetara 'Chagall, Marc, 1887-1985', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Chagall, Marc, 1887-1985
    Argitaratua 1995
    Liburua
  2. 2
  3. 3
    nork Chagall, Marc, 1887-1985
    Argitaratua 1979
    Liburua
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
    nork Chagall, Marc, 1887-1985
    Argitaratua 1956
    Liburua
  8. 8
  9. 9
  10. 10
    nork Chagall, Marc, 1887-1985
    Argitaratua 1949
    Liburua
  11. 11
  12. 12
    nork Chagall, Marc, 1887-1985
    Argitaratua 1967
    Liburua
  13. 13
  14. 14
    nork Chagall, Marc, 1887-1985
    Argitaratua 1928
    Liburua
  15. 15
  16. 16
    nork Chagall, Marc, 1887-1985
    Argitaratua 1957
    Liburua
  17. 17
  18. 18
    nork Chagall, Marc, 1887-1985
    Argitaratua 1959
    Liburua
  19. 19
    nork Chagall, Marc, 1887-1985
    Argitaratua 1945
    Liburua
  20. 20
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali